Mi lista de blogs

jueves, 19 de diciembre de 2013

APARTEKO ARIKETAK: Bat aukeratu behar da, A edo B

A aukera: zuen taldean perspektibako bideoa ikusi zuenari eskatu berak egin zuen marrazkia zuei azaltzea.

Azalpenak jaso ondoren marrazketako koadernoan egingo duzue zuen logelako perspektiba koniko paraleloa. Margotu behar da.


  Marrazkiak jasoko dira Ebaluazioaren bukaeran.

B aukera: Irudi hauek Aurreko Perspektibako adibideak omen dira baina...guztiak?


Argazkiak ikusi eta gero,kopiatu zuzen dauden irudiak PAINT programan eta 

markatu gainetik: Ihes-Lerroak eta Ihes Puntua


Marrazki horiekin sortu Power Point bat eta bidali ohiko helbidera:  

plastikadbh137@gmail.com

  1. argazkia









2.argazkia:









3.argazkia:









4. argazkia:










5.argazkia:











6.argazkia:









7.argazkia










8. argazkia:














    

martes, 10 de diciembre de 2013

lunes, 9 de diciembre de 2013

Aurrealdeko Perspektiba Konikoa. Irudiak

Antzemango duzunez eskola honetan perspektibari buelta bat baino gehiago eman diote. 

Hauek dira emaitzak.


Perspektiba konikoa marrazteko urratsak

Audioa gazteleraz eta azalpenak motelago emanda. 
 Hamar minututan espazioa menderatuta izango duzu...


PLASTIKA 4DBH------------>2. EBALUAZIOA






4.DBH-PLASTIKA ETA IKUS-HEZKUNTZA
2. EBALUAKETA

Lana egiteko launaka  jarriko zarete.Hemen dituzue teoriako eta ariketako 1go atala. Erantzunak helbide honetara bidaliko dituzue: plastikadbh137@gmail.com. 

Ebaluazioan zehar landutakoa txostena imprimatuta eta espiral batez aurkezteak 2 puntu gehiago lortzeko aukera emango dizue.

 Lanak 3 atal ditu eta guztiak landu behar dira.Taldeko partaide bakoitzak rol berezia izango du eta lehen egunean erabaki behar duzue: 
-Taldean lanak banatzeko zein izango den agintari/burua.
-erabakiak  eta eztabaidak jasotzen dituen idazkaria 
-lana egiteko ekarri/erosi behar den materialaren arduraduna. 


1go GAIA: ARGIA ETA BOLUMENA


Lotura honi jarraitu   Espazioa eta bolumena  eta galderak erantzun: 21 irudiko ppt izan arren , 17.raino baino ez da irakurri behar.

Erantzunak word artxibo baten gorde eta bidali e-mailez.

1.   Espazioaren irudikapena: Eskema baten bidez adierazi gizakiak espazioaren irudikapena egiterakoan nola antolatu dituen eszenak. Horretarako erabili dezakezu mapa kontzeptuala, kronograma..
2.- Zertan bereizten dira perspektiba eta sistema deskribatzailea? topatu adibide bana (irudiak)
3.- Jarri idatziz Perspektiba atmosferikoa erabiltzen denean zenbat baliabidek adierazten dute sakontasuna.
4.- Noiztik aurrera esan daiteke hasi dela espazioa irudikatzen ikusten dugun moduan? topatu sistema "berri" horren asmatzaile/bultzatzaileren baten informazioa eta irudiak.


2. GIZA IRUDIA MARRAZTEN...      

A.- Giza irudiaren azterketa: Topatu informazioa eta argazkiak Historian zehar nola irudikatu duten giza irudia. Puntu hauek ikutu behar dituzue:
-Eredu klasikoan erabiltako zortzi buruko proportzioa. Grezia eta Erroma.
-Erromanikoa, XII. mendeko eskulturak
- Eskultura gotikoa. 
-Giottoren irudiak
-Errenazimendua
-Inpresionismoa
-kubismoa-Picasso


Ondorioak idatzi: Txosten batean idatzi ezazu nola aldatu den gizakiaren irudikapena:Neurrietara egokituta ala ez, errealitatearekin antza, aurpegien espresioa, janzkera eza ala jantzi dotoreak, nortzuk irudikatzen zituzten (zein maila sozialeko gizakiak). 

Lan guztia Power Point batean bildu daiteke.

B.- Irudia komikian: Azaldu komikiaren sorrera eta komikietako oinarrizko estruktura: biñetak, globoak, ikus metáforak (soinuen irudikapena..). Aztertu  ezazu azken 50 urteetan gartu den komiki eta ilustratzaileen  lana.
Historia de la historieta en España--wikipediatik irakurri eta komentatu puntu hauek:
-"La España del tebeo"-FRANCISCO IBAÑEZ-Mortadelo y Filemon
-"Tebeo de aventuras"-
-"Tebeo humoristico"
Baita ere begiratu izen hauek :
ANTONIO MINGOTE
FORGES
QUINO
EL ROTO








IRUDIAREN AZTERKETA: Giza irudia aztertzeko komeni da lehenengo proportzioak aztertzen hastea.
Buruaren garaiera da laukiaren neurri-unitatea. 


Gainerako zatiak unitate horrekin konparaketa eginez sortuko dugu giza irudi osoa. 



Ereduan Zortzi buruko proportzioa agertzen da, gizon helduaren antzera. Emakumeen kasuan garaiera osoa zazpi t´erdiko buruko proportzioa erabili daiteke.

Antzerkiko pertsonaien deskribapenak prest  dauzkazuenean janzkera landuko dugu goiko irudiko eskemari jarraituz.







3.AURRETIK JORRATU DUTENAK EZAGUTZEN: 

Argia eta Bolumena eta Giza irudia lantzen duen margolari bana aukeratu eta aurkezpena prestatu ezazue.

*Giza irudia lantzen duen bat: Goya, Michelangelo, Leonardo Da Vinci, Picasso...
*Argia eta bolumena lantzen duen beste bat: Vermeer, Caravaggio, Velazquez, Antonio López...










domingo, 8 de diciembre de 2013

ESPAZIOAREN IRUDIKAPENA

Perspektibak geometria eta marrazketaren arteko lotura adierazten du. bide batez, hiru dimentsioen irudikapenari behin betiko irtenbidea eman zioten XV. mendean.

Hemen duzue aurrealdeko perspektiba konikoa marrazteko pausuak.
(Audioa ingelesez izan arren, urratsak argi daude azalduta)