Mi lista de blogs

lunes, 9 de diciembre de 2013

PLASTIKA 4DBH------------>2. EBALUAZIOA






4.DBH-PLASTIKA ETA IKUS-HEZKUNTZA
2. EBALUAKETA

Lana egiteko launaka  jarriko zarete.Hemen dituzue teoriako eta ariketako 1go atala. Erantzunak helbide honetara bidaliko dituzue: plastikadbh137@gmail.com. 

Ebaluazioan zehar landutakoa txostena imprimatuta eta espiral batez aurkezteak 2 puntu gehiago lortzeko aukera emango dizue.

 Lanak 3 atal ditu eta guztiak landu behar dira.Taldeko partaide bakoitzak rol berezia izango du eta lehen egunean erabaki behar duzue: 
-Taldean lanak banatzeko zein izango den agintari/burua.
-erabakiak  eta eztabaidak jasotzen dituen idazkaria 
-lana egiteko ekarri/erosi behar den materialaren arduraduna. 


1go GAIA: ARGIA ETA BOLUMENA


Lotura honi jarraitu   Espazioa eta bolumena  eta galderak erantzun: 21 irudiko ppt izan arren , 17.raino baino ez da irakurri behar.

Erantzunak word artxibo baten gorde eta bidali e-mailez.

1.   Espazioaren irudikapena: Eskema baten bidez adierazi gizakiak espazioaren irudikapena egiterakoan nola antolatu dituen eszenak. Horretarako erabili dezakezu mapa kontzeptuala, kronograma..
2.- Zertan bereizten dira perspektiba eta sistema deskribatzailea? topatu adibide bana (irudiak)
3.- Jarri idatziz Perspektiba atmosferikoa erabiltzen denean zenbat baliabidek adierazten dute sakontasuna.
4.- Noiztik aurrera esan daiteke hasi dela espazioa irudikatzen ikusten dugun moduan? topatu sistema "berri" horren asmatzaile/bultzatzaileren baten informazioa eta irudiak.


2. GIZA IRUDIA MARRAZTEN...      

A.- Giza irudiaren azterketa: Topatu informazioa eta argazkiak Historian zehar nola irudikatu duten giza irudia. Puntu hauek ikutu behar dituzue:
-Eredu klasikoan erabiltako zortzi buruko proportzioa. Grezia eta Erroma.
-Erromanikoa, XII. mendeko eskulturak
- Eskultura gotikoa. 
-Giottoren irudiak
-Errenazimendua
-Inpresionismoa
-kubismoa-Picasso


Ondorioak idatzi: Txosten batean idatzi ezazu nola aldatu den gizakiaren irudikapena:Neurrietara egokituta ala ez, errealitatearekin antza, aurpegien espresioa, janzkera eza ala jantzi dotoreak, nortzuk irudikatzen zituzten (zein maila sozialeko gizakiak). 

Lan guztia Power Point batean bildu daiteke.

B.- Irudia komikian: Azaldu komikiaren sorrera eta komikietako oinarrizko estruktura: biñetak, globoak, ikus metáforak (soinuen irudikapena..). Aztertu  ezazu azken 50 urteetan gartu den komiki eta ilustratzaileen  lana.
Historia de la historieta en España--wikipediatik irakurri eta komentatu puntu hauek:
-"La España del tebeo"-FRANCISCO IBAÑEZ-Mortadelo y Filemon
-"Tebeo de aventuras"-
-"Tebeo humoristico"
Baita ere begiratu izen hauek :
ANTONIO MINGOTE
FORGES
QUINO
EL ROTO








IRUDIAREN AZTERKETA: Giza irudia aztertzeko komeni da lehenengo proportzioak aztertzen hastea.
Buruaren garaiera da laukiaren neurri-unitatea. 


Gainerako zatiak unitate horrekin konparaketa eginez sortuko dugu giza irudi osoa. 



Ereduan Zortzi buruko proportzioa agertzen da, gizon helduaren antzera. Emakumeen kasuan garaiera osoa zazpi t´erdiko buruko proportzioa erabili daiteke.

Antzerkiko pertsonaien deskribapenak prest  dauzkazuenean janzkera landuko dugu goiko irudiko eskemari jarraituz.







3.AURRETIK JORRATU DUTENAK EZAGUTZEN: 

Argia eta Bolumena eta Giza irudia lantzen duen margolari bana aukeratu eta aurkezpena prestatu ezazue.

*Giza irudia lantzen duen bat: Goya, Michelangelo, Leonardo Da Vinci, Picasso...
*Argia eta bolumena lantzen duen beste bat: Vermeer, Caravaggio, Velazquez, Antonio López...










No hay comentarios:

Publicar un comentario